twitter
rss


Gaur egun, eskola askoren helburu nagusia ikasle guztien ikasketa prozesua aurrera eramaten lagunduko duen eredu integratzailea lortzea izaten da. Ikasle guztien integrazioa lortzeko, eskolak, ikaskuntza munduan eman daitekeen aniztasuna aintzat hartu behar du.

Aniztasun horri erantzuteko ahaleginean, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko jarrera irekia eta konprometitua izateko beharra dauka eskolak. Jarraian aurkeztuko zaizuen blogean, hezkuntzan agertzen diren premia batzuen ezaugarriak ikusiko ditugu baita eman behar zaien hezkuntza erantzuna, eskuhartzea edo dauden baliabideak bezalako informazioa ematen saiatuko gara.

Honako blog honekin hezkuntzan ematen diren premien berri izateko beste informazio iturri bat eskaintzea da gure helburua. Hezitzaile moduan gure burua osatzen eta prestatzen jarraitzeko baliabidea dela esan genezake.







Zeintzuk dira gaitz honen ezaugarriak?


Alde batetik daukagu itsutasuna ( partziala edo erabatekoa) eta bestetik ambliopia ( ikusmen urri larria edo moderatua).   Beraz esan dezakegu bi multzo daudela, itsuak direnak eta  ikusmen baxua edo ikusmen urritasun  larriak dituzten umeak.  Horretaz  aparte itsua bi motatakoa izan daiteke, jaoitzatik itsua dena, eta jaio eta gero itsu geratu dena.

Hauen arteko ezberdintasuna izango litzateke lehenengoak erabiliko dutela Braile sistema euren ikasketetan, besteak ordea jarrai  ditzakete euren ikasketak laguntza optikoen bidez edo elektronikoen bidez esate baterako.



Zer nolako esku hartzea eman daiteke eskola esparruan?

 Itsuen kasuan Braile sistema erabiliko da, sistema hau sei punture kobinazioa dago oinarrituta.
Egokitzapen tifloteknologikoa:  Hau erabiliko da laguntza emateko irakurketan baliabide teknikoen bidez.



 Zer da gelan kontuan hartu behar dena?

Eskaini behar zaie behar dituzten baliabideak euren lana edo ikasketak aurrera atera ahal izateko, baina horretaz aparte oztopo arkitektonikoak izan behar ditu kontuan. 
Baita zenbait faktore hartu behar dira kontuan:
Argiztapen naturala eta artifiziala, objektuen kokaera, ikusmenezko seinalizazioak, ikasleak igasgelan duen kokaera.

Hona hemen bideo interesgarri hau: 

IRAKASLEEKIN BIDEO FORUMA.(GAINDOTAZIOA)

Saio honekin lortu nahi den helburu orokorra gaindotazioaren inguruan hezkuntza orientabideak ematea da.

Landuko diren helburu zehatzei dagokienez:
·        
      Gaindotazioa zer den jakinaraztea.
·         Gaindotazioa detektatzeko baliabideak, tresnak… ezagutzea.
      Gaindotazioa klasean lantzeko estrategiak/alternatibak ezagutzea eta erabiltzea.
·         Esku-hartzea ebaluatzeko

Saio hau ariketa ezberdinen bidez burutuko da, aipatutako helburuak lortu ahal izateko eta esku-hartze guztiek izan beharreko pausoak jarraituz:

HASIERAKO EBALUAZIOA-IDENTIFIKAZIOA-ESKU HARTZEA-EBALUAZIOA-JAZARPENA/SEGIMENDUA.

1. “Superdotados: Al este de la campana de Gauss” bideoa ikusiko dugu denon artean.
Bideoa ikusi baino lehen, irakasleek bazekiten gaindotazioari saio hau eskainiko geniola, beraz, haiek euren kontuz informazio bilaketa egin ahal izan zuten, gaiari buruzko ideia orokor bat sortzeko.

2. Bideoa ikusita, irakasle bakoitzari (edo talde txikietan elkarturik) balorazio orokor bat egitea eskatuko diegu: zeintzuk dira arreta gehien deitu dizkien aspektuei buruz, adibidez.

3. Ideia orokor bat izanda, lehenengo pausotik hasiko gara: IDENTIFIKAZIOA.

  • Zer identifikatu behar duten jakiteko, ezinbestekoa da gaindotazioa zer den jakitea. Horretarako, “braindstorming” bat proposatuko dugu. Haiek gaindotazioari buruz dauzkaten ideiak botako dituzte eta arbelean idatziko ditugu denon artean definizio bat sortzeko.

Emandako erantzuna: Gaindotazioaz mintzatzen garenean, talentu handiko jendeaz edota superdotatu bezala ezagutzen diren pertsonetaz mintzatzen gara. Gaitasun hauek ondoko arloetako batean edo batzuetan eman daitezke: trebetasun intelektual orokorra, ikasketa-gaitasun espezifikoa, pentsamendu produktiboa, lider izateko gaitasuna, ikuspen edo irudikapen-arteak eta psikomotrizitate-trebetasuna. Bi mota daude:
- Gaitasun ugariak: goi-mailako errendimendu intelektuala dutenak eta edozein arloetan erraz ikasten dutenak.
- Gaitasun zehatzak: elkarreragin sozialeko trebetasunetan nabarmentzen dira, talentu artistikoa nabaria da, talentu akademikoa, mintzamenerako talentua, matematiketakoa …

3.1 Behin definizioa osatuta, hurrengo urratsera pasatuko gara. Nola identifikatu ditzakegu ikasle hauek? Behin ere, identifikazioari buruz ideiaren bat daukaten galdetuko diegu: Zertan uste dute arreta ipini behar dutela, test-en bat ezagutzen duten gaindotazioa identifikatzen duena, zer nolako obserbazioak egin behar dituzten…
Normalean, ideia gutxi edo ideiarik ez izango dute atal honetan. Beraz, guk, informazioa emango diegu:
Galdera-sortak (familia, irakasle, psikologo…entzat), behaketa, test-ak (WISC-IV,BADYG, Torrance,BAG…), bilerak (gurasoekin, irakasleekin, medikuarekin…), behaketa eskalak, soziogramak…

4. ESKU-HARTZEA: Behin umeak gaindotazioa daukala jakinda, hurrengo pausoa esku-hartzea da. Baina nola egiten da esku-hartze hori ume hauekin?
Irakasleei euren iritzia eskatuko diegu, esku-hartze ezberdinak proposatu ditzaten, baita ze arloetan esku-hartzea behar izango duten identifikatzea eskatuko diegu.
Esku-hartze eraginkor bat lortzeko irtenbideak azalduko dizkiegu:
·  
  Bizkortze-programak (taldekatze berezia eskatzen duten programak): euren adin kronologikoari dagokien maila bat (edo gehiago) bizkortzea.
·    
     Aberasketa-programak: Umeak, behatuko, sakonduko zein edukiak handiagotuko ditu, horretarako diseinatuta dauden estrategia zein ariketen bidez, irakasleak gainbegiratuta.
·      
       Curriculuma egokitzeko programak: Egokitzapenak edo aldaketak honako hauetan egin ahal izango dira:  helburuak eta edukiak (zer irakatsi), estrategia metodologikoak (nola irakatsi)  eta ebaluazioa (zer eta nola ebaluatu)

Kontutan hartzeko lehentasunezko alderdiak: ikaskuntza autonomoa, berezko jakinmina, sormenezko pentsamendua, adierazpen eta komunikazio modu ugari, iritzi kritikoa, autokritika eta autoebaluazioa, autoistimua, harreman pertsonalak.
5. EBALUAZIOA. Nola dakigu proposatutako hezkuntza esku-hartzea emaitza positiboak ematen ari dituen ala ez?

Irakasleek euren ebaluazio metodoak proposatu ditzaten utziko dugu. Ondoren, informazio hori osatuko dugu:
Hasieran pasatutako galdera-sortak, behaketa-eskalak, soziogramak, bilerak… berriz egingo ditugu, emaitzak positiboak direla egiaztatzeko. Irakaslearen zein familiaren behaketa funtsezko alderdia da, beraz, hauek emandako informazioa zein erantzundako galdera-sortak ezinbestekoak izango dira ebaluazioa burutzeko.
Galdera-sorta zein behaketa-eskala berriak sor ditzakegu, planteatzen ditugun behaketa helburuei egokituta.

6. Azkenik, segimendua burutuko da. Nola joaten da ume hau garatzen/eboluzionatzen proposaturiko esku-hartzearen arabera?
Irakasleei azalduko diegu oso garrantzitsua dela ikasleen segimendua egitea, ez bakarrik gaindotazioa duten ikasleena. Ikasle hauekin segimendu espezifikoa egingo da; hobekuntzak integratzeko, estrategiak zein metodologia aldatzeko edo berdinekin jarraitzeko, hezkuntza premia bereziak sortzen diren identifikatzeko eta haiei egokitzeko, esku-hartze berriak behar dituen ala ez jakiteko…


Gaindotazioa gaitasun handia duten pertsonak dira. Gaitasun hauek ondoko arloetako batean edo batzuetan eman daitezke: trebetasun intelektual orokorra, ikasketa-gaitasun espezifikoa, pentsamendu produktiboa, lider izateko gaitasuna, ikuspen edo irudikapen-arteak eta psikomotrizitate-trebetasuna.

Gaindotazioa duten pertsonak identifikatzeko:
  • Azkar ikasten dute
  • Beste ikasleek baino informazio gehiago erabil dezakete.
  • Hizkuntza ondo menperatzen dute.
  • Ideia konplexu eta konplexuak ongi ulertzen dituzte.
  • Hiztegi oso aurreratua erabiltzen dute
  • Arazoak ebazteko trebetasun handia
  • Orijinalak dira beren ideietan eta burutzen dituzten jardueretan.
  • Ezagutza-arlo baterako interes sakona
  • Galdera asko egiten dituzte
  • Perfekzionistak eta oso kritikoak dira



Espektro autistaren barruan batzen dira hainbat minusbaliotasun larrienetik hasita Kenner autismoa eta arinena asperger sindromea.. Erabiltzen da minusbaliotasun hitza eta ez gaixotasuna zeren azken hauek tratamendu bat daukate eta sendatzea posiblea da, autismo espektroen kasuetan hori ez da ematen, betirako da.
Espektro autistaren gaitza nahaste garapen orokorren barruan sartzen dira, bestalde baduade nahaste garapen espezifikoak dislexia edo dispraxia bezalakoak.

Espektro autistaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

- Hizkuntzan arazoak edo hizkuntzik ez
- Mugimendu errepikakorrak
- Gizartearekin komunikatzeko arazoak edo komunikaziorik ez
- Begiko kontaktua ekiditzen du
- Jostailuak pilatzen ditu
- Ez ditu jasaten zenbait soinu edo argi

Hau guztia ez da ikusten umea oraindik oso txikia denean, adibidez hilabeteak dituenean, beranduago ikusten den minusbaliotasuna da.




GURASOEKIN BILERA.

  • Irakaslea: Arratsaldeon guztioi. Dakizuenez, zuen seme -alabek hezkuntza premia bereziak dituzte. Hori dela eta, Gela Egonkorretan integratzeko erabakia hartu da. Gaurko bileran, gela hauetan burutuko den hezkuntza-prozesuari buruz dauzkazuen jakinminak naiz dudak argitzen saiatuko gara. Egin iezazkidazue nahi dituzuen galderak, onuragarria izango da zuen seme-alaben hezkuntza-prozesua hobeto ulertzeko.
  • Gurasoa: Arratsaldeon. Bilerara sartu baino lehen, guraso batzuk elkartu gara eta bai, gela egonkorrak zer diren badakigu. Baina, zehazki, zer da gure seme-alabek bertan egingo edo landuko dutena?
  • Irakaslea: Helburu nagusia ahalik eta gutxien mugatzen dituen testuinguru batean integratzea eta bertan hezkuntza prozesua garatzea da. Ikasle hauen berezitasunak zeintzuk diren jakinda (harremanetan, komunikazioan, hizkuntzaren erabilpenean, gainerakoei egoera mentalak egozteko, besteen naiz beren emozioak ezagutu eta identifikatzeko… alterazio sakonak, erakarpen bereziak), gela egonkorrak antolatu dira. Bertan, ondorengo alderdiak, besteak beste, landuko dira:

  1. ·         Hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioa.
  2. ·         Autonomia eta nortasun pertsonala.
  3. ·      Gaitasun sozialak eta zaintza pertsonala.
  4. ·         Gizarte esparrua (kognitiboa eta emozionala).
  5. ·         Laguntza berezia 
  • Gurasoa: Ez da kaltegarria izango gure seme-alabentzako aparteko gela batean egotea? Bere adinekoak diren edukiak ikasiko dituzte?
  • Irakaslea: Helburua ez da oinarrizko curriculumarekin loturarik ez daukan beste curriculum berezi bat planteatzea, baizik eta bereziak diren hezkuntzaren eta ikaskuntzaren edukinak eta helburuak hezkuntza-sistemak ikasle guztientzat eskaintzen dituen elementuekin integratuz, hezkuntza-helburu bera jarraituz eta ikasle bakoitzaren gaitasunak ahalik eta ongien garatzeko egokitzea baizik. Beraz, egokitzapenak egingo dira oinarrizko curriculumean metodologiari, edukiei, ebaluazioari, baliabideei (materialak zein pertonalak), eta abarrei dagokienez.
  • Gurasoa: Premia berezi ezberdinak dituzten umeekin elkar egotea ona da gure seme-alaben garapenerako? Dakizuenez, ikasle bakoitzak bere berezitasunak dauzka, beraz, nahiz eta gela berdinean egon, hezkuntza-erantzuna bakoitzaren beharrei  egokituko da.


Hala ere, lehen azaldutako alderdiak ikasle guztiek landuko dituzte.