twitter
rss

ADIMEN URRITASUNA


ZER DA?
Adimen-urritasuna egungo funtzionamenduaren funtsezko mugapenei dagokie. Bere ezaugarria batezbestekoaren azpitik dagoen funtzionamendu intelektuala da, normalean ondoko 10 egokitzapen-trebetasunen arloetako bitan edo gehiagotan beste mugapen batzuekin batera existitzen den funtzionamendu intelektuala, alegia: komunikazioa, norbere zaintza, etxeko bizitza, trebetasun sozialak, komunitatearen erabilera, norbere burua zuzentzea, osasuna eta segurtasuna, ikasketa-trebetasun funtzionalak, aisialdia, lana.
Laburbilduz, eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren trebetasunak ikasi eta burutzeko zailtasunak dira.
Adimen-urritasuna 18 urte bete aurretik agertu behar du. Maiztasun handiagoz ematen diren nahasteak Down eta X Ahularen nahasteak dira.

EZAUGARRIAK

Kognizioan:

- Adimen-abstrakzioak garatzeko zailtasunak dituzte.
- Kosta egiten zaie dakiten inguruan loturak egitea, informazio-sailkapenak egitea.
- Lagundu behar zaie kontzentrazio eta arreta mantentzen, dispertsiorako joera izan ohi baitute.

Komunikazioan eta ikaskuntza funtzionaletan:
- Eragozpenak dituzte ahozko hizkuntzaren adierazpenean, eta gainerako haurrek baino beranduago eskuratzen dute hizkuntza.
- Ahozko hizkuntza ulertzeko gaitasuna adierazpenarena baino hobea izaten da.
- Hizkuntzaren egituraketan euren joera izaten ohi da: esaldi laburrak erabili, detaile edo ezaugarri zehatzetan geratu, hitztegi ez oso anitza.
- Aniztasun handia agertzen da Irakurketa-idazketaren prozesuari dagokionez; baita matematikari dagokionez ere. Batzuk kontzeptuak azkarrago barneratzen dituzten bitartean; beste batzuk denbora gehiago behar dute.

Autonomiaren trebetasuna:
- Pertsona horiek autonomiarako trebetasunak garatzeko laguntza eta orientabideak beharko dituzte aurreko bloketan aipatutako zailtasunen ondorioz.
- Autonomiarako trebetasun batzuk -gizarte honetan bereziki- pentsatzen duguna baino konplexuagoak dira.Beraz, pertsona horien trebetasun hauen ikaste-prozesuari denbora gehiago eman behar zaio, pauso bakoitza ondo finkatu behar delarik.

HEZKUNTZA ESKUHARTZEA
Ebaluazioan:
Ikaslearen alderdi indartsuak eta ahulak identifikatu eta sistematikoki ebaluatu: eremu funtzionaletan (jokabide sozioafektiboa, zentzumenak, mugimendua). 
Ikaslearen aurrerapena errazten eta zailtzen duten faktoreak ebaluatu. 
Ebaluazioa bi aspektutan: ikasle eta testuingurua, eta ingurunearen eta pertsonaren aldagaiak.

Ikasgelan helburuak eta edukiak:
Ikaslearen adin kronologikora egokitu behar zaizkio: adierazgarriak eta funtzionalak izan behar dira.
Autonomia eta norbere zaintzari lotutako helburuak: batez ere, Lehen-mailako Hezkuntzako lehen zikloan eskolatutako ikasleen kasuan.
Funtzionaltasun gehiago dutenak aukeratu.

Estrategia metodologikoak:
- Ikaskuntza arrakasta izatea lortu behar dugu, motibatzeko eta inplikatzeko. 
- Kontutan izan beharrekoak: 
  •  Jarduerak gaitasun-mailari egokitu.
  • Burutzapen bakoitza, positiboki baloratu.
  • Eguneroko bizitzarako ikaskuntzak sustatu.
  • Informazioa eman: zuzen eta oker egindakoak adibidez.
  • Familien eta irakasleen igurikapenak, errealitatera egokitu.
  • Ikaslearen interesak eta gogoak ezagutzea.
  • Ikaskuntza estiloaren arabera, laguntza eskaini jarduera burutzeko. 
  • Laguntzak: fisikoa, ahozkoa edo ikusmenekoa.


INFORMAZIO OSAGARRIA

Interneteko helbide batzuk:
http://www.down21.org
http://www.paidos.rediris.es
http://www.discapnet.es
http://www.polibea.com

Elkarteak:
ATZEGI (Gipuzkoako Adimen Urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea). Donostia.
Tfnoa: 943 423 942
E-mail: atzegiasociados@jet.es
Web orria: www.atzegi.org




GORABIDE (Bizkaiko Adimen Urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea). Bilbo.
Tfnoa: 94-4431210 /  4437217








EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROMEAREN FUNDAZIOA BILBO.
Tfnoa: 94- 4790284








0 comentarios:

Publicar un comentario