twitter
rss

IRAKASLEEKIN BIDEO FORUMA.(GAINDOTAZIOA)

Saio honekin lortu nahi den helburu orokorra gaindotazioaren inguruan hezkuntza orientabideak ematea da.

Landuko diren helburu zehatzei dagokienez:
·        
      Gaindotazioa zer den jakinaraztea.
·         Gaindotazioa detektatzeko baliabideak, tresnak… ezagutzea.
      Gaindotazioa klasean lantzeko estrategiak/alternatibak ezagutzea eta erabiltzea.
·         Esku-hartzea ebaluatzeko

Saio hau ariketa ezberdinen bidez burutuko da, aipatutako helburuak lortu ahal izateko eta esku-hartze guztiek izan beharreko pausoak jarraituz:

HASIERAKO EBALUAZIOA-IDENTIFIKAZIOA-ESKU HARTZEA-EBALUAZIOA-JAZARPENA/SEGIMENDUA.

1. “Superdotados: Al este de la campana de Gauss” bideoa ikusiko dugu denon artean.
Bideoa ikusi baino lehen, irakasleek bazekiten gaindotazioari saio hau eskainiko geniola, beraz, haiek euren kontuz informazio bilaketa egin ahal izan zuten, gaiari buruzko ideia orokor bat sortzeko.

2. Bideoa ikusita, irakasle bakoitzari (edo talde txikietan elkarturik) balorazio orokor bat egitea eskatuko diegu: zeintzuk dira arreta gehien deitu dizkien aspektuei buruz, adibidez.

3. Ideia orokor bat izanda, lehenengo pausotik hasiko gara: IDENTIFIKAZIOA.

  • Zer identifikatu behar duten jakiteko, ezinbestekoa da gaindotazioa zer den jakitea. Horretarako, “braindstorming” bat proposatuko dugu. Haiek gaindotazioari buruz dauzkaten ideiak botako dituzte eta arbelean idatziko ditugu denon artean definizio bat sortzeko.

Emandako erantzuna: Gaindotazioaz mintzatzen garenean, talentu handiko jendeaz edota superdotatu bezala ezagutzen diren pertsonetaz mintzatzen gara. Gaitasun hauek ondoko arloetako batean edo batzuetan eman daitezke: trebetasun intelektual orokorra, ikasketa-gaitasun espezifikoa, pentsamendu produktiboa, lider izateko gaitasuna, ikuspen edo irudikapen-arteak eta psikomotrizitate-trebetasuna. Bi mota daude:
- Gaitasun ugariak: goi-mailako errendimendu intelektuala dutenak eta edozein arloetan erraz ikasten dutenak.
- Gaitasun zehatzak: elkarreragin sozialeko trebetasunetan nabarmentzen dira, talentu artistikoa nabaria da, talentu akademikoa, mintzamenerako talentua, matematiketakoa …

3.1 Behin definizioa osatuta, hurrengo urratsera pasatuko gara. Nola identifikatu ditzakegu ikasle hauek? Behin ere, identifikazioari buruz ideiaren bat daukaten galdetuko diegu: Zertan uste dute arreta ipini behar dutela, test-en bat ezagutzen duten gaindotazioa identifikatzen duena, zer nolako obserbazioak egin behar dituzten…
Normalean, ideia gutxi edo ideiarik ez izango dute atal honetan. Beraz, guk, informazioa emango diegu:
Galdera-sortak (familia, irakasle, psikologo…entzat), behaketa, test-ak (WISC-IV,BADYG, Torrance,BAG…), bilerak (gurasoekin, irakasleekin, medikuarekin…), behaketa eskalak, soziogramak…

4. ESKU-HARTZEA: Behin umeak gaindotazioa daukala jakinda, hurrengo pausoa esku-hartzea da. Baina nola egiten da esku-hartze hori ume hauekin?
Irakasleei euren iritzia eskatuko diegu, esku-hartze ezberdinak proposatu ditzaten, baita ze arloetan esku-hartzea behar izango duten identifikatzea eskatuko diegu.
Esku-hartze eraginkor bat lortzeko irtenbideak azalduko dizkiegu:
·  
  Bizkortze-programak (taldekatze berezia eskatzen duten programak): euren adin kronologikoari dagokien maila bat (edo gehiago) bizkortzea.
·    
     Aberasketa-programak: Umeak, behatuko, sakonduko zein edukiak handiagotuko ditu, horretarako diseinatuta dauden estrategia zein ariketen bidez, irakasleak gainbegiratuta.
·      
       Curriculuma egokitzeko programak: Egokitzapenak edo aldaketak honako hauetan egin ahal izango dira:  helburuak eta edukiak (zer irakatsi), estrategia metodologikoak (nola irakatsi)  eta ebaluazioa (zer eta nola ebaluatu)

Kontutan hartzeko lehentasunezko alderdiak: ikaskuntza autonomoa, berezko jakinmina, sormenezko pentsamendua, adierazpen eta komunikazio modu ugari, iritzi kritikoa, autokritika eta autoebaluazioa, autoistimua, harreman pertsonalak.
5. EBALUAZIOA. Nola dakigu proposatutako hezkuntza esku-hartzea emaitza positiboak ematen ari dituen ala ez?

Irakasleek euren ebaluazio metodoak proposatu ditzaten utziko dugu. Ondoren, informazio hori osatuko dugu:
Hasieran pasatutako galdera-sortak, behaketa-eskalak, soziogramak, bilerak… berriz egingo ditugu, emaitzak positiboak direla egiaztatzeko. Irakaslearen zein familiaren behaketa funtsezko alderdia da, beraz, hauek emandako informazioa zein erantzundako galdera-sortak ezinbestekoak izango dira ebaluazioa burutzeko.
Galdera-sorta zein behaketa-eskala berriak sor ditzakegu, planteatzen ditugun behaketa helburuei egokituta.

6. Azkenik, segimendua burutuko da. Nola joaten da ume hau garatzen/eboluzionatzen proposaturiko esku-hartzearen arabera?
Irakasleei azalduko diegu oso garrantzitsua dela ikasleen segimendua egitea, ez bakarrik gaindotazioa duten ikasleena. Ikasle hauekin segimendu espezifikoa egingo da; hobekuntzak integratzeko, estrategiak zein metodologia aldatzeko edo berdinekin jarraitzeko, hezkuntza premia bereziak sortzen diren identifikatzeko eta haiei egokitzeko, esku-hartze berriak behar dituen ala ez jakiteko…


0 comentarios:

Publicar un comentario