twitter
rss

KONTZEPTUALIZAZIOA

Bereziak eta desberdinak izatea gizaki guztiok dugun berezko ezaugarria da. Hortaz, begi bistan aurkituko dugun gizartea anitza dela esan behar dugu; alegia, sexu, arraza, kultura ... desberdinez osatutako gizartea baten aurrean gaude.
Hezkuntza, gizarte eragile bat den aldetik, ere anitza izango dugu. Beraz, argi eta garbi esan genezake berdinak diren bi ikastetxe aurkitzea ezinezkoa dela. Era berean, ikastetxe barnean eta ikasgela bakoitzean aurkituko dugun errealitatea ere desberdina izango da; alegia, ikasle desberdinez osatutako taldeak. Hitz gutxitan esanda, heterogetasuna da normalena; ikastetxeak, ikasgelak eta ikasleek berezi eta bakan bilakatzen dituzten errealitate eta ezaugarriak dituzte.
Ikasleriaren ezaugarriak anitza izanik, ikasteko erritmoak ezberdinak izaten dira. Hori dela medio ikasle batzuek trataera berezitua behar izaten dute. Kasu bakoitzean aztertuko da zer laguntza mota den egokiena.
Horrela, hezkuntzaren helburua ikasgelako neska-mutilak eskubide, eginbehar eta aukera berdintasunean  hezitzeko  moduko  hezkuntza-ihardun  planifikatu  eta  sistematikoa bultzatzea izango da. Inklusioa dugu helburu; hau da, ikasle guztiak garatzea ahalik eta gehien beraien gaitasunak eta ahalmenak, berdintasuenaren eta parekotasunaren printzipioetan oinarrituz. Horretarako hezkuntza eragile guztiok(irakasleak, familia, gizartea ...) gara ikasle guztien beharretara moldatu behar garenak eta baliabideak jarri behar ditugunak.
Aniztasunaren atal garrantzitsu bat badira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, hau da, hezkuntza premia bereziak urritasun batengatik edota jokabide arazo larriengatik, zailtasun bereziak ikasketa prozesuan, gaitasun handiak, eskolaratze berantiarra, baldintza pertsonal bereziak edota eskola-istorioa ...


HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA


Aipatu dugun bezala aniztasunaren barnean ditugu hezkuntza premia berezia behar dituzten haurrak. Ikasle batek HPBak dituela esaten da ikasteko zailtasuna badu, eta ohiko neurriak erantzun egoki bat emateko nahikoak ez direnez hezkuntza-neurri bereziak eskaintzea behar badu. Eskolak lagunduko die, baina garbi izan behar dugu arazodun ikasleak direla. Behar bereziak behar dituztenen artean bi multzo desberdindu behar ditugu:
- HPB Iraunkorrak: Disgaitasun batekin lotutakoak (adimenezkoa, motorea, ikusmenezkoa, entzumenezkoa, autismoa ...).
- Aldi bateko HPBak: Heltze-prozesuarekin (ahozko eta idatzizko hizkuntzaren bereganatzean, atentzio/hiperaktibitatea) zein bizitzaren gertakari batzuekin (umearen gaixotasun kronikoak, ospitalaratzeak,
adopzioa, harrera-egoeran dagoen umea, famili desegituratutakoaren seme-alaba, etorkinen seme-alaba) lotutakoak.
Hori horrela izanik, gure helburua ikasle horien premiak ahal den azkarren detektatzea izango da behar duten laguntza pedagogikoa eman ahal izateko.
Aniztasunari erantzuna emateko neurriak Curriculumaren Neurri Orokorretatik hasi eta Curriculum Egokitzapen Indibiduala esanguratsuetaraino iristen dira.
HPBaren esku hartzearen inguruan hitz egiterakoan neurri desberdineak aipatu behar ditugu. Alde batetik, neurri arruntak ditugu; alegia, talde mailako estrategiak (lan proiektuak, txokoak, tailerrak ...) eta banakako mailako estrategiak (banakako lan plangintza, kontratu didaktikoa ...) eta, bestetik; apartekoak diren neurriak ditugu; aurreko neurri guztiak (orokorrak eta espezifikoak) probatu eta kale egin ondoren martxan jartzen diren neurriak (urtebete gehiago egotea ziklo edo kurtso batean, derrigorrezko eskolatze-denbora urtebetez murriztea, Curriculum-Egokitzapen Indibidualak CEI, gela egonkorrak. Neurri horiez gain, urritasun handia duten ikasleak bizitza aktiborako prestatzeko gela ere aipatu behar dugu; alegia, ZIG gela.
Esku hartze mailan ikastetxeak hartu beharko ditu erabakiak; baina, hala ere, zenbait momentutan laguntza zerbitzuen presentziak asko arinduko ditu ikastetxearen kezkak eta askotan zerbitzu horien beharra derrigorrezkoa izango da. Zerbitzu horiek eskolan bertan egon daitezke (irakasle aholkularia, psikopedago-
goa edo orientatzailea, tutorea, laguntza irakaslea); baita eskolatik kanpo ere ( udala, guraso elkarteak, Berritzeguneak ...)





0 comentarios:

Publicar un comentario