twitter
rss

ENTZUMEN URRITASUNA
                                                  
ZER DA?
Gorreria duen pertsonaren definizioa ondokoa izan daiteke: bere entzumena eguneroko bizitzarako funtzionala ez denez, ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu ezin duen pertsona da; eta horren ondorioz, hizkuntza irakasteko/ikasteko teknika bereziak behar ditu. Hezkuntza-ekimen bereiziak behar dituen ikasle-talde heterogeneo bat da, beren entzumen-motagatik eta mailagatikbakarrik ez, baita defizit horrek beren eskola-prozesuan, beren harreman sozialetan, beren garapen pertsonalean, etab... duen eraginagatik ere.

EZAUGARRIAK
Lau dira heterogeneotasun hori mugatzen duten faktoreak:

- Entzumenaren galera-maila
Entzumenaren galera ebaluatzeko bi aldagai hartzen dira kontuan: intentsitatea eta maiztasuna. Horren arabera: HIPOAKUSIA eta GORRERIA bereiztuko ditugu. Ebaluatzeko orduan, kontuan hartu behar dira, entzumenaren galeraren kantitateaz gain, geratzen den entzumenaren kalitatea eta funtzionaltasuna ere, hau da, horien optimizazio-maila.

- Gorreria zein adinetan hasi den
Galera gertatzen den uneak eragin handia du haurraren garapenean. Zenbat eta urte gehiago dituen haurrak, orduan eta esperientzia handiagoa izan du hizkuntzarekin eta, beraz, bere hizkuntz eboluzioa hobea da. Hitz egiten hasi aurretik gor geratu diren haurrek beraientzat guztiz berria den ahozko hizkuntza ikasi behar dute, soinuarekin ia esperientziarik izan gabe.

- Eragiten duten arrazoiak
Gorreriak eragiten dituzten arrazoiak edo faktoreak bi eratakoak dira. Alde batetik, hereditarioak; alegia, jaiotzerakoan presente daudenak; eta bestetik, hereditarioak ez direnak; alegia, geneetan ez daudenak: jaiotze aurretikoak (rubeola), erditze momentuan (anoxia, RH bateraezintasuna, forceps ..), jaio ondoren (meningitis, otitis, paperak ...).

- Hezkuntza eta komunikazio-faktoreak
Horrez gain oso kontutan hartu beharreko beste faktore batzuk ere badaude: gurasoen jarrera, inteligentzia, ikaskuntza, garapen sozio-afektiboa, harremanak, hezkuntza eta komunikazio faktoreak.

Hainbat sistema daude entzumena errazten dutenak. Alde batetik, audifonoak eta bestetik berriz, coclear inplanteak
Audifonoek, Soinua handitzea eta transformatzea bilatzen dute, horrela haurrek soinua entzungo dute. Kalitate handikoak izaten dira soinua ozenago entzuteko baina ez da argiago entzuten. Ariketa hau modu koordinatu batean erabiltzen bada, familia logopeda eta audioprotesistaren artean, asko hobetuko da aparatu honek ematen duena efikazia.
Coclear inplanteak, aparatu elektriko bat jartzen da kanpoko soinuak entzun ahal izateko (zaratak, soinuak, hitzak) eta energia modura transformatzen dituzte. Ez dute informazio normala jasotzen nahiz eta errazten duten komunikazioa.
HEZKUNTZA ESKU HARTZEA
Entzumen urritasuna duten haurren beharrei egoki erantzuteko era desberdinetako estrategia metodologikoak erabili ditzakegu.

Iharduerak modu honetan aurkeztu behar dira:
- Indibidualki aurkeztu behar dira.
- Lankidetzan arituz burutu beharko diren iharduerak
planifikatzea, horrela, ikaskideekiko elkarreragina bultzatuz.
-Informazioa bisualki aurkeztu behar da, ahoz transmititzen den informazioaren euskarri izan dadin, baina informazio hori jarraian aurkeztu behar da eta ez aldi berean (gardenkiak, testu idatziak, bideoak, eskemak...).
- Araketa, behaketa eta egiaztapen-iharduerak, etab... planteatu beharko dira.

Ikaslearen taldekatzeari dagokionez, ikaskide gorrekiko nahiz entzuten dutenekiko elkarreragina ahalbidetu behar da, lan-proposamenen araberako talde-mota desberdinak erabiliz.

Azkenik, baliabide materilak zer nolakoak izan behar diren aipatu behar ditugu. Erabiliko diren material idatziak egokitu beharko dira, ikusmenezko informazio gehiago sartuz. Horretarako, zeinuak, marrazkiak edo grafikoak erabiliko dira. Horrez gain, Ahozko hizkuntzarekiko osagarriak edo alternatiboak diren (Bimodala, Hitz Osatua, Zeinu-Hizkuntza, etab) eta helburu eta edukinetarako sarbidea ahalbidetzen duten komunikazio-sistemak modu planifikatuan, koordinatuan eta sistematikoan erabili beharko dira. Beharrezkoa da, ahozko hizkuntzaz gain, modu erraz eta sinple batean besteekiko elkarreragina, informazioaren irudikapen mentala eta bere jokabidearen plangintza ahalbidetuko dizkion komunikazio-sistema bat erabiltzea.

Hori guztiarekin batera familiaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Familiako kideek urritasuna duen haurraren garapen egokia bermatzeko formakuntza bat jaso beharko dute; adibidez, zeinu hizkuntza ikastea. Horrez gain, urritasun horren inguruan ikaragarrizko lana egiten duten elkarteen laguntza ere oso baliagarria izango da beraientzat. Horien eskutik beraien haurrari erantzun egokia emateko baliabide eta metodologia desberdinak lortu ahal izango dituzte (ASORNA, ARANSGI ...)

INFORMAZIO OSAGARRIA







Ondorengo bideoarekin ikusi dezakegu entzumen urritasunak musikarekiin ere gozatu dezaketela:









0 comentarios:

Publicar un comentario