twitter
rss

ZER DA?


Gorputzaren atal bat edo batzuk mugitzea eragozten edo ezinezko bihurtzen duen aparatu motorearen asaldura bat da, nerbio sistema zentralaren, muskulu-sistemaren edo hezur-sistemaren funtzionamendu eskasak edota hiru sistemon arteko erlazio desegokiak eragindakoa. MOTORE URRITASUNA DUEN IKASLEA, beraz, gorputz koordinazioan alterazioa duen ikaslea da, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duena, sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duelako, bere adin  bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

EZAUGARRIAK

Motore urritasunaren barruan, mota desberdinak aurkitu ditzakegu baita urritasun horiek agertzeko era ugari. Jarraian, motore urritasun mota eta honen agertzeko erak kontutan hartuz, sailkapen bat egin dugu:

Nerbio sistema:

Garun edo Ardatz jatorrikoak izan daitezke Nerbio sisteman ematen diren urritasunak. 

  • GARUN JATORRIZKOEN artean hauek izaten dira ezagunenak: Garun Paralisia eta traumatismo kraneoenzefalikoak.  
    • Garun paralisia: posturaren eta mugimenduaren desordena, etengabekoa eta ez aldagaitza, garapena eta hazkuntza bete aurretik garunean izandako lesio baten ondorioz ematen dena.
  • ARDATZ JATORRIZKOEN artean, hauek dira urritasun mota ezagunenak: Ardatz bifidoa  eta traumatismo medularrak. 
    • Ardatz Bifidoa: Ardatz bifidoa atzealdeko bertebra arku bat edo gehiagoren fusio edo ixte ezak adierazten duen sortzetiko malformazioa da, medula espinalaren parte bat edo bera osorik biltzen duena (meningeak kanpora ateratzearekin edo ez joan daiteke]. Medula, espinaletik giharretara, azalera, e.a. iristen diren nerbioak ateratzen dira. Horiek, garunetik nerbio inpultsoa iragaten dute eta informazioa periferiatik entzefalora eramaten dute. Medularen malformazioak beraz, transmisio hau eten egiten du eta hortik datoz ageriko ardatz bifidoa duten pertsonek dituzten eragozpenak.
Giharren sistema:

Kasu hauetan, giharren fibrarengan eragina dauka urritasunak eta bere degenerazio progresiboak aparailu lokomotoreko giharreak ahultzen doaz, motore funtzio nagusiak alteratu eta ezintzera iritsi arte. Distrofia motaren arabera gaixotasunaren ondorioak era benignoetatik oso larrietara joan daitezke. Azken kasu hau da sarrien ematen dena eta normalki haurtzaroan hasten den eta bizitzeko itxaropena gutxitzen duen deterioro fisiko progresiboa darama berarekin.

Giharren funtzioaren lehenengo alterazioak oso arinak dira eta edozein adinetan ager daitezke. Giharren distrofia era bakoitzak bere transmisio modua du, sintomak agertzeko adin zehatz bat eta pronostiko zehatz bat. Haurtzaroan eta nerabezaroan agertzen direnen artean, garrantzitsuena Duchenne De Boulogneren distrofia edo distrofia sasi-hipertrofikoa

Hezur artikulazio sistema

- ACONDROPLASIA:




- AGENESIA: Atal baten formazio falta edo garapen ez osoa era partzial edo totalean.




- ARTROGRIPOSIA: Giharre eskeletikoa behar bezala garatu ez delako nabarmentzen den gaixotasuna, honek artikulazio nagusien deformazioa dakar, biziodun posizioan finkatuak eta saihestu ezin den tinkotasunarekin. Ez da progresiboa.



HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA

Mugitzeko disgaitasuna duen ikasleak, bere ezaugarri, ahalbide eta premien arabera, curriculuma, materialak, laguntza pertsonalak eta antolaketazko laguntza eta neurriak abian jartzeko ardura dauka eskolak. Moldaketa horiekin, garapen eta ikaskuntza testuinguru esanguratsua den eskolaren hezkuntza eskaintzan parte hartzea lortu nahi dira.


Helburu hori lortzeko nahiarekin, eskolak jarraibide batzuen berri izan eta horiek baliatzeko ardura izango du. Hauek izan daitezke jarraibide horietako batzuk:


Motore arloaKaltetua dagoen gorputz atalak gorputz eskeman integratzeko beharra dauka. Horretarako, atal guztiekin egin behareko jarduerak proposatu ( ibili desfilatzen, txaloak egin,paperak apurtu, sartu, atera bi esku erabiliz…) edo ispiluaren aurrean lan egin eta berak egiten duena, mugitzen duena esan, berbalizatzeko aukera ematen duten ariketak baliatu behar dira.


Autonomia arloa: Ikasle horiek behar duten denbora eta erritmoa errespetatu behar dugu. Autonomia bultzatuko dugu, baliabide egokitu zein mgimenduzkoa ariketekin adibidez. Ikaslearen iniziatiba bulzatzeko dinamikak erabili behar ditugu.


Komunikazio arloa: Keinuen bidez, hots, buruaz, eskuez, begiez, edo gorputz osoaz intentzionalki eta komunikatzeko asmoz egiten dizkiguten seinale guztiak hartu behar ditugu kontuan. Beharrezkoa izanez gero, komunikazio sistema alternatibo eta aumentatiboak erabili behar ditugu. 




FAMILIA TESTUINGURUA

  • Eskola testuinguruak leku garrantzitsu, baina ez esklusiboa hartzen du haurraren garapen eta heziketan.
  • Familia eta testuingurua,  garapen-prozesuari, eta haurraren sozializazioari  eragiten dioten lehen agenteak dira
  • Ohikoa izan daiteke,Motore urritasuna duen haur baten  gurasoak ezgaitasuneko onarpen gradu desberdinetatik pasatzea [une itxaropentsu, pena sentimenduak, beldurra, egonezina,  kontraesanak,…]
  • Eskolak gurasoei lagun diezaieke prozesu honetan eta bere seme-alabaren garapenerako  orientazioak eskaini diezaieke .Eskolak berriz ,  gurasoen kolaborazioa behar du, ez bakarrik orientazio hauek  funtzionalak gerta daitezen, baita, eta batez ere, eskolak informazioa  beharko du,  haurra hobeto ulertu eta ezagutzeko
  • Kolaborazio, orientazioa, inplikazioa  eta komunikazio marko horretan kokatuko da gure eskuartzea 

INFORMAZIO OSAGARRIA




- Duchenne eta Beker-en distrofia muscularren sailkapena eta ezaugarriak:
http://www.genagen.es/genagen/distrofias-musculares-de-duchenne-y-becker/

- Motore urritasuna duten ikasleekin jarduteko gida:
http://www.educa2.madrid.org/web/educamadrid/principal/files/bed2ad4c-db28-46f2-95f7-5790d23bff47/Guia_para_la_atencion_educativa_al_alumnado_con_discapacidad_motora.pdf

- Motore urritasuna duten ikasleen jarduera errazteko egin daitezkeen egokitzapenak:

0 comentarios:

Publicar un comentario