twitter
rss


ZER DA?



Gaindotazioaz ari garenean, goi-mailako ikas-gaitasunak dituzten pertsonei egiten diegu erreferentzia. Gaindotazioa bi eratakoa izan daiteke, orokorra edo espezifikoa. Adibidez, subjektu batek matematikarako dohain bereziak izan ditzake eta aldi berean, hizkuntza bezalako ikasgaietan gaitasun arruntak izan.


EZAUGARRIAK

Goi mailako ikasle horien ezaugarriak identifikatzeko orduan, beraien jokabideetan jartzen da arreta. Hauek dira jokabide horietako batzuk:

- Adimen-gaitasuna: Ikakseta autonomoa garatzen dute, jakintza berriak erraz barneratzen dituzte eta ahozko komunikazio elaboratua dute.

- Sormendu edo pentsamendu dibergentea: Pentsamendu independientea izaten dute, ekimenerako gaitasuna eta arazoak beraien kabuz konpontzeko joera.

- Mugikortasun eta adierazpen gaitasuna: Kirol adarren batean oso errendimendu ona, kontzentrazio, konstantzia eta motibazioa izaten dute eta musikarako talentu berezia.

- Ikasketarako gaitasuna: Ikasketetan errendimendu ona izaten dute eta gogoko gaietan azkar kontzentratzen dira. Asmo handiak izaten dituzte.

Gizarte gaitasuna: Ingurukoen azalean jartzeko eta ikuspuntu arrazionala izateko gaitasuna. Autoestima handia.


HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA


Gaitasun handiak dituzten ikasleei erantzuteko estrategia orokor desberdinak erabili behar dira: hezkuntza-mailak bizkortu edo aurreratzea, curriculumaren gaitasunen eta egokitzapenen araberako taldekatzea.

Ikasle horien hezkuntza egokia lortzeko ahaleginean, hiru esku-hartze eredu dsberdindu ditugu:

- Bizkortze programa.
- Taldekatze berezia eskatzen duten programak.
- Aberasketa-programak edo curriculuma egokitzeko programak.

Gaindotazioa duten ikasleen hezkuntza premiei erantzuteko baliatuko diren estrategiak ikasleen ezaugarrien arabera egokitu aurretik, oinarrizko alderdi batzuk aintzat hartu behar dituzte hezkuntza erantzuna emateaz arduratuko diren adituak. Hezkuntza erantzun egokia emateko lehentasuna duten alderdiei arreta jarri beharko zaie, hala nola, ikaskuntza autonomoa egiten duten, berezko jakinmina eta sormenezko pentsamendua badauzkaten, adierazpen eta komunikazio modu ugari erabiltzen dituzten, iritzi kritikoa, autokritika eta autoebaluazioa egiteko gai diren eta azkenik, beste ikaskideekin eta inguruan dituztenekin harreman pertsonal egokiak dituzten. 

Ikaskuntza prozesua aurrera eramateko ezarrita dauden oinarrietatik kanpo dauden ikasleentzako curriculum egokitzapenak egin behar izaten dira. Egokitzapen horiek, ikasleak ikaskuntza prozesuaren garai bakoitzak dituen eskakizun mailara iristen ez direnean soilik egiten direla pentsatzeko joera egon daitekeen arren, maila horren gainetik dauden ikasleekin ere curriculum egokitzapenak egin behar direla aipatu beharra dago. Gaitasun handiko ikasleengan egokitu daitezkeen curriculum elementuak beste ikasleei egokitzen zaizkien berberak dira eta alderdi hauei eragingo diete: zer irakatsi, hau da, ikasketaren helburuak eta eskainiko zaizkien edukiak; nola irakatsi, erabiliko diren estrategia metodologikoak; azkenik, zer eta nola ebaluatu.

Familiaren testuingurua aintza hartu beharreko alderdia izango da. Guraso eta eskolaren arteko harremanak ikaslearen beharrak identifikatu eta horiei erantzun egokia emateko ukera gehiago eskainiko ditu. Ikastetxeak izango duen esku-hartzearen berri eman beharko die gurasoei eta hauek erabaki beharko dute horiek baliatzea edo ez baliatzea.


INFORMAZIO OSAGARRIA

- Gaindotatuei buruzko dokumentala (Al Este de la campana de Gauss):





- Goi-mailako ikasleek izaten dituzten zailtasunen berri ematen duen bideoa:




- Hemen dauzkazue gaindotazioaren inguruan lan egiten ibiltzen den erakunde baten informazioa:


GAINDOTAZIOA

0 comentarios:

Publicar un comentario