twitter
rss

ZER DA?

Ikasle hauek irakurtzeko eta idazteko ikaste-prozesua bereganatzeko arazoak dituzte. Umearengan ez du inongo eskasia sentsorial, emozional edo intelektualik eragiten. Teoria batzuen ustez, orientazio espazialrekin eta ikus-koordinazioaren alterazioaren ondorioa izan daiteke ezohiko garapen hau.

Gaitz honen jatorri identifikatzen saiatu diren teoria asko daude. Horietako batzuen ustez, umearen garunean egiturazko desberdintasunen bat sortuko litzateke, mintzamenaren arloan eragingo lukeena. Bestalde, familia batzuek gaitz hau izateko joera izan dezaketela uste da eta ondorioz, gaixotasunak oinarri genetikoa izan dezakeela ere uste da.

EZAUGARRIAK

Umeak sei edo zazpi urte izan arte ezin da gaitza diagnostikatu eta hori egiteko logopeda, psikologo edo bestelako aditu baten laguntza beharko da. Gaitz honen adierazle batzuk ezagutzeak identifikazio lana egiteko baliagarriak izango zaizkigu. Adibidez, umearen gaitasun intelektualaren eta hizkuntza idatziaren arteko alde nabarmenak dira eta emaitzak eskasak. Ikasle hauek, alfabetoa behar bezala ikasteko arazoak izaten dituzte, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai. Horren ondorioz, irakurketa motela, akatsez betea eta nekeza eragiten du. Honako arazoak izaten dituzte irakurtzeko garaian:

- Letrak jan edo antzekoak dituztenekin ordezkatzen dituzte.
- Ahoskatzeko zailtasunak.
- Puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira.
- Hitz luzeak direnean, aldrebestu egiten zaie irakurketa.

Dislexia maila desberdinetakoa izan daiteke. Beraz, atzerapen maila desberdinak izango dira premia hau duten ikasleen artean. Normalean, gaitasun bat baino gehiagoren erabilera eskatzen duen jarduerak egiteko zailtasunak izaten dituzte eta gainerako ikaskideek baino denbora gehiago behar izaten dute jarduera osatzeko. Ikaskideek daramaten erritmoa jarraitzea kosta egiten zaie eta horrek frustrazioa eragin dezake. Horregatik, garrantzitsua da eskola, aditu eta familiaren arteko elkarlana.


HEZKUNTZA ESKU-HARTZEA

Ume hauek gauzak beste era batera ulertzen dituzte, beraz, gaixotasun bat baino gauzak ulertzeko beste ikuspuntu bat dela esan genezake. Gero eta laguntza enpiriko handiagoa dago premia honei erantzuteko.

Ikaslearen ikaskuntzaren lehenengo zikloetan antoaltu behar da erantzuna. Haur Hezkuntzan batez ere, ahozko hizkuntza eta ikasgela-ingurunean kontzientzia fonologikoaren garapena bultzatzea da helburua. Kasu larri denean bakarrik egingo da banakako ardura logopedikoa eta beti eskola orduan. Arazoa antzeman ondoren, berreziketa eta emaitzen arabera ezagutuko ditugu zailtasunak: atzerapena edo hizkuntza arazoa den.

Lehen Hekzuntzako lehen zikloan irkaurmen-idazmen prozesuaren jarraipen sakona egiten da eta aholkularien eta tutoreen bidez. Gero eta sarriago ematen da ikastetxeetan bi irakasleen aldi bereko ardura edo momentu zehatzetan taldeak bitan banatzea irakurmen-idazmena garatzeko. banakako logopedia aditasuna edo zailtasunaren araberako laguntza pertsonalizatua ere ez dira baztertzen. Eskuhartze honek barnean hartzen du beti lehentasunezko helburutzat kontzientzia fonologikoko lan sistematikoa.

Lehen Hezkuntzan, irakurmena eta idazmena bereganatzea da helburua eta orduan agertzen dira ikasleei ezarritako planetatik kanpo geratzen diren haurrak. Zentzu honetan, esan beharra dago, ikaslegoaren %80ak irudiz akats dislexikoak baina inola ere ezin dira hauekin parekatu. Prozesuaren berezko akatsak dira eta irakurmena eta idazmena finkatzen diren heinean desagertuko dira.

Behin, diagnostikoa eginda dagoela, esku-hartzearen planifikazioa burutu beharko da. Prozesuaren jarraipena egin ostean, berreziketarenganako erresistentzia bada eta kontzientzia fonologikoaren urritasunak irauten badute, Lehen hezkuntzako bigarren zikloan dislexia kasu baten aurrean gauden planteatuko genuke. Erantzuna egituratzerakoan ikasgela-maila aldaketarik txikienetik handienetara eramanez egin beharko da. Honako alderdietan egiten dira egokitzapenak:

- Aldaketa metodologikoak.
- Giza-baliabideak eta euren antolaketan.
- Hormikuntza eta baliabide materialetan.
- Espazio eta denboran.
- Ebaluazio prozedura/tresnak.
- Jarduerak.




IRAKURKETA – IDAZKETA LANTZEKO 10 PROPOSAMEN

1.- Irakasleak eta ikasleak “erreleboka edo txandaka” irakurri.

2.- Ikasleak joko edo jolasaren bat asmatu eta ondoren beste ikasleei ezagutzera 

emateko, argibideak edo instrukzioak idatzi.

3.- Ikaslea futbol zalea bada, egunkarian edo interneten emaitzak bilatu eta irakurri.

4.- Akats ortografikoak daudenean: Gaizki idazten dituen hitzen fitxero bat osatu 

(kartulinazko karratuak moztu; alde batetik hitza ondo idatzita izan, bestetik hutsune 

batekin berak betetzeko) Hutsunea dagoen aldetik hartu eta gogoratu nola idazten den, 

paper batean idatzi, eta gero buelta eman ikusteko ondo dagoen ala ez.

5.- Irteera bat egin ikaslearen gustuko lekura, eta gero dossier edo memoria antzeko 

zerbait eskatu (idatzi, argazkiak txertatu…)

6.- Korreo elektronikoen bidez jendearekin (lagunak, familia-kideak) komunikatzeko

proposatu.

7.- Ipuinak edo istorioak asma ditzala ikasleak, gero bera baino txikiagoak direnei (anai-
arrebak, lehengusuak) irakurtzeko.

8.- Ikusitako pelikula baten laburpena egin. 

9.- Diario bat idatzi (ordenagailuz zein eskuz) eta bilduma bat egin, bukaeran bere

gustuko enkuadernazio polita emanez.

10.- Gustuko abestien letrak eman hutsuneekin, eta abestia entzuten duen bitartean, 

hutsuneak betetzen joan.




GURASOENTZAKO ETXEKOLANAK

Hona hemen aholku sinple batzuk dislexiari etxean bertan aurre egiteko:

Arreta gehiago eman umearen esfortzuei, lortuko duen errendimenduari baino.

Dislexiak segurtasunik eza handia sortzen dio umeari; horregatik da hain

garrantzitsua umearen ahaleginak eta arrakasta txikiak onartzea eta baloratzea,

bere konfidantza-maila gehitzeko.

Bere liburuak umearekin batera irakurri, irakurketa-prozesua abentura interesgarria e

gustukoa izan dadin.

Ariketa ugari eta errepikapen-saio asko eskaini. Umeak behin eta berriz aritu behar d

gauzarik sinpleenekin bada ere.

Konparazioak alde batera utzi, bere anai-arreba eta lagunekin batez ere.

Inoiz ez utzi umea barregarri bere akatsengatik; ezta alfer edo baldartzat hartu

(ez baitira); are gutxiago beste inoren aurrean.

Indartu eta sendotu bere autonomia pertsonala. Dislexikoak izateagatik ez dute

gurasoen gehiegizko babesik behar.

Ez dramatizatu, ezta arazoa neurritik atera ere. Umea gurasoen angustiaz kutsa

daiteke, alfer-alferrik kutsatu ere.


INFORMAZIO OSAGARRIA




- Idazteko-Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei buruz 2005ean egindako biltzar batean jasotakoak:

0 comentarios:

Publicar un comentario