twitter
rss

ZER DA?

18 urtetik beherako haur edo gazteei erreferentzia egiteko balio duen kontzeptua da arrisku soziala. Guraso edo zaintzaileen partetik oinarrizko beharrak asetu gabe izatea edo horiekiko axolagabekeria erakustea, gainera, kalte fisiko edo emozionala jasotzea edo horretarako arriskuan dauden pertsonak sartuko lirateke multzo honetan.

EZAUGARRIAK

Umeek oinarrizko behar batzuk dituzte eta hauetakoren bat betetzen ez bada, arrisku sozialean egotea gerta daiteke. Hauek dira behar horietako batzuk.

- Behar fisikoak: Babesa, osasuna, elikadura, garbitasuna, loa edo jarduera fisikoa.

Behar afektiboak: segurtasun emozionala, harremanak izateko sarea, autonomia edo beldurrei aurre egiteko babesa sentitzea.

Behar kognitiboak: esploratzeko aukera ematea, estimulazio bilatu edo errealitate fisiko soziala ulertzea.

Behar sexualak: Kuriositatea, kontaktua, galderei erantzutea edo autoestimulaziorako baimena izatea. Abususekiko babesa oso alderdi garrantzitsua da.

Gehien ematen diren tratu txarrak honako hauek dira:

Tratu txar fisikoa: Legezko erantzuleren batek haurra jo edo min fisikoa eragiten dionean edo egiteko arriskua dagoenean. Nahita egindako ekintza izan behar da.
  
- Axolagabekeria: Haurraren ardura duen legezko erantzuleek horren behar fisiko (osasuna) eta kognitiboak (estimulazioa) erantzuten ez dituenean edo erantzuteko ahaleginik egiten ez duenean. Epe laburrean edo epe luzean eman daiteke.

- Tratu txar eta abandonu/utzikeria emozionala: Familiako edozein kidek umearekiko jarrera mespretxuzkoa, irainkor etengabea izatea. Haurrak sortu nahi dituen harreman loturak etengabe eteteko joera agertzen da.

- Sexu gehiegikeria: 18 urtez azpiko umeek beraiek baino helduagoak diren pertsonengandik ukituak jasatea edo harreman sexualak izatera iristea gerta daiteke. Esperientzia horiek eragin zuzena izango dute haurrarengan, amorrua, besteekiko aldentzea edo autoestimua bezalako alderditan.
Haurren babesgabetasuna, guraso edo zaintzaileen bizitzako arlo desberdinetan izandako bizipenek eragin dituzten jarreren ondorio zuzena izango da. Guraso edo zaintzaileen egonezin emozionala (autoestimu baxua, depresioa), haurtzaroko esperientziak, droga edo alkoholarekiko menpekotasuna, haurraren garapenerako beharrezko jakintza okerrak edo nerabezaroan guraso direnek duten laguntza falta. Etxean dauden helduen arteko harreman gatazkatsuak edo guraso seme-alaba harremanak, haurrarekiko tratua baldintzatuko dute.

Haurren izaeran eragile esanguratsua izango da etxean jasaten duten egoera. Etxean duten egoerak haur horiengan amorrazioa eta sozializatzeko arazoak eragiten dizkiete kasu batzuetan. Garapen maila apala izaten dute, zaintza eta arreta gehiago behar izaten dute, gutxietsiak izateko arriskuan egoten dira eta horri, erasokortasuan edo arreta falta bezalako jarrerak eragingo ditu.

HEZKUNTZA ESKUHARTZEA

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu arrisku sozial egoerei aurre egiteko biderik eraginkorrenak gizartearen kontzientziazioatik abiatu behar direla. Eskolan lanean ari diren profesional ororen inplikazioa beharrezkoa izango da, izan ere, hori izango baita Gizarte Zerbitzuetara iristeko biderik zuzenena.

Eskolak, lehenik eta behin, arrisku sozialak ez emateko edo ez errepikatzeko prebentzio neurriak hartu beharko ditu. Kasuak identifikatzeko eta jakinarazteko ardura dauka. Prebentziorako estrategia desberdinak baliatzerakoan, gurasoekin harreman maiza eta hurbila izaten saiatu behar du irakasleak:

Haur eta nerabeentzako programak: curriculumean eduki berriak integratzea izan daiteke. Horrela, gizarteratzeko trebetasunak, autobabesa edo arazoi aurre egiteko eta konpontzeko trebetasunak eskuratzeko helburuak ere ezar dakizkioke ikaskuntzari.

- Familientzako programak: 
gurasoekin gaia landu eta aurrera egiteko eskolak badaude. Irakasleek gurasoekin harremana izatea lagungarria izan daiteke.

- Bakarkako ekintzak: gurasoekin bilerak izan eta umearen alderdi postiboak aipatu eta horiek kudeatzeko orientabideak eman. Gurasoekin harreman ona eta ulerkorra izaten saiatu behar du irakasleak baita aguntza zerbitzuetara bideratzeko ahalegina egin ere.

Eskolan, Hezkuntza Premia honi aurre egiteko, neurri batzuk hartzea gomendatzen da. Egoera horretan aurkitzen diren haurrei, ikaskuntza prozesua betetzeko aukerak eskaini nahi zaizkie eta horretarako beharrezkoa da arrisku soziala ez emateko neurriak hartzeaz gain curriculumean zein erabiliko diren baliabideen moldaketa bat egitea. Hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua eta egokitutako gela-
programazioak, prebentzio mailako eta curriculuma aberasteko planteamenduak , aldi baterako curriculum-egokitzapenak (ez esanguratsuak), programazioen malgutasuna, aberastasuna, kultur aniztasuneko elementuak sartzea, taldeak eta baliabideak antolatzea gelaren barruan edo familien parte-hartzea bezalako neurriak hartu behar ditu eskolak premia honi aurre egiteko.


INFORMAZIO OSAGARRIA

- Eusko jaurlaritzak arrisku egoerekin harremanetan dauden haurrek dituzten premien inguruko dokumentua:





- Tratu txarren inguruko kontzientziaziorako bi iragarki:

0 comentarios:

Publicar un comentario