twitter
rss

ARRETA GABEZIA

ZER DA?

AFN-H siglak erabiltzen ditugu "Arreta Faltagatiko Nahastea, Hiperaktibitatearekin" izena duen sintoma anitzeko nahastea izendatzeko. Nahaste hori ohikoagoa da mutilengan neskengan baino 4tik 1erako propor-
tzioan DISM-IV kontutan hartuta. Kalkuluen arabera, eskolako haurren %3tik %5era bitartek dute nahaste mota hori. Zientziak frogatu duenez, nahaste horrek nolabaiteko lotura du sakonago aztertu den ikasteko hainbat zailtasunekin.
Nahaste neurobiologiko hori bi burmuin neurotransmisoreren; alegia, noraledralina eta dopaina, desorekak sortzen du. Bi horiek zuzeneko eragina dute burmuinean, autokontrola eta jokabide desegokiaren inhibizioa-
ren erantzule diren horretan.

EZAUGARRIAK
Beste edozein nahastek bezala, ezaugarri propioak ditu. Honako hauek dira: Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea.

ARRETA FALTA
Denbora tarte batean kontzentratzeko eta egiteko berdin bati arreta jartzeko arazoak ditu. Honela:

-Haurrak arretari eta kontzentrazioari eusteko arazoak ditu.
- Aditzen ez dutela ematen du.
- Ez diete jarraibideei kasurik egiten.
- Ez dituzte jarduerak bukatzen.
- Zereginak antolatzeko zailtasunak dituzte.
- Datuak eta aginduak gogoratzeko zailtasunak dituzte.
- Objektuak galtzen dituzte.
- Ez dute buru-ahaleginik egiten.
- Distraitu egiten dira.
- Zabarrak eguneroko jardueretan eta jarduera akademikoetan.

HIPERAKTIBITATEA
- Asko mugitzen dira eserlekuan.
- Eserlekutik alde egiten dute.
- Korrika eta saltoak egiten dute egokiak ez diren egoeretan.
- Jarduera lasaietan aritzeko arazoak dituzte.
-  Beti mugimenduan daude.
- Jardueraz aldatzeko etengabeko premia dute.
- Gehiegi hitz egiten dute.
- Istripuak izateko joerak dituzte.

INPULTSIBITATEA
- Pentsatu aurretik jokatzen dute.
- Azkarregi erantzuten dute.
- Txanda gordetzeko zailtasunak dituzte.
- Jarduerak eta elkarrizketak eteten dituzte.
- Beraien ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak dituzte.

Nahaste hori, nagusitzen den sintomaren arabera 3 azpimotatan banatzen da: hiperaktibo-inpultsiboa, arreta gabea edo konbinatua.

Ondorengo bideoak nahaste horren ezaugarriak erakusten digute baita horren aurrean zer egin genezakeen ere.


HEZKUNTZA ESKUHARTZEA
 Familia, eskola eta gizartearen arteko elkarlana ezinbestekoa da. Lehenik eta behin  familiak bere umeak duen sindromea onartu behar du. Horrelakorik ez bada gertatzen arazoak bere hortan jarraituko du haurra haziz doan einean. Kasu askotan gurasoek ez dute onartu nahi beraien semea “berezia” dela. Helduok ez dugu haur horien jokabideen eta zailtasunen errua, baina behar duten laguntza eman diezaiekegu horiez gain beste arazorik izan ez dezaten, eskola-porrotik, autoestimu faltarik, edo berez izan behar ez luketen frustraziorik izan ez dezaten, alegia.
Haurra eta nerabe horien hezkuntzan diharduten heldu guztiek (gurasoak, hezitzaileak eta bestelako profesionalak) koordinatuz baino ez dute lortuko nahi duten emaitzak.
Zoritxarrez, kasu askotan, sindrome desberdinak dituzten haurrak isolatu egiten dira bere testuinguru naturaletik. “Berezi” etiketa jartzen zaie eta hezkuntza eragileendako arazo bat bilakatzen da. Hezkuntza, eta orokorrean gizartea, ez dago prest horrelako egoerei erantzun egokia emateko. Errezena eta gehienetan egiten dena umea gela arruntetik ateratzea da. Horrela irakasleak berarendako arazoa dena konpondu egiten du. Jadanik, gela arruntean egunerokotasuneko jarduna oztopatzen duen pertsona ez dago. Laguntza ez litzateke haurrarentzat, irakaslearentzat baizik. Hezitzaileak ez du bere errespontsabilitatea betetzen eta errazena egiten du: umea gelatik atera. Laguntza gelan harrak bere premiei erantzuteko ariketak burutuko lituzke (kontzentrazio ariketa, erlaxazio jarduerak…), baina gelan arruntetik ateratzeak, gainontzeko ikaskideekin izan dezakeen harremana etetea dakar. Neurri hori ikaslearentzat onuragarria izan beharrean kaltegarria da. Alde batetik, berdinkideekin sozializatzeko aukera galtzen dute; eta bestetik, beraien klasekideen baztertzea ekarri dezake.
Beraz, gela arruntetik ateratzea egin beharko genukeen azkeneko gauza izan beharko litzateke. Hori egin aurretik gomendio desberdinak proposatu daitezke:

1- AFN-H sindromea zer ez den ulertzea:  Ez da famili arazo batetik eratorritako seinalea; ez eta pertsonalitate nahasmendua ere. Gaizki hezitako ume, edo arau eta mugarik ez dituzten haurrek ere ez dute zertan sindrome horren pairatzaile izan.
2- Haurrari etengabeko estimuluak eta errefortzuak eman: Hori ezinbestekoa da haurra egiten ari den horretan motibatuta egoteko.
3- Arauak ezarri: Argiak, ongi definituak eta haur bakoitzaren adinera ongi egokituak izan behar dira. Irakaslea irmo azaldu behar da, baina zorrotzegia izan gabe. Diziplinaren eta tolerantziaren artean oreka mantendu behar da. Arauak ongi ikus daitezkeen toki batetan jartzea gomendagarria da. Ikasleak beraiek idaztea eta horman jartzea oso positiboa da beraientzat. Horrela badakite zer espero dugun beraiengandik eta horrek euren konfidantza indartzen dute.
4- Haurrarekin begiz-begiko etengabeko kontaktua bilatu.
5- Gogoeta egiten eta pentsatzen irakatsi: Haurrak bere portaeraren inguruan gogoeta egiteko galderak egin.
6- Eskolako egitekoen inguruan: Motzak, egituratuak, eta motibagarriak izan behar dira. Ariketa gutxi baina askotarikoak. Sindrome hori duten haurrak ez dira gai denbora luzez ariketa baten aurrean egoteko. Horregatik gomendagarria da ariketak aldatuz joatea eta egitekoak gainbegiratzea.
Eskemak erabili. Eskemak egiten irakatsi, baita azpimarratzen ere. AFN-H sindromea duten haurrei hori ez zaie erreza egiten, baina behin barneratu eta gero, asko laguntzen die antolatu ahal izateko.
Horrez gain, ahots gorako irakurketari garrantzia ematea gomendagarria da, bai gelan baita etxean ere. Ipuinak erabiltzea lagungarria da. Haurrari hitz egiteko gaitasuna hobetzen lagundu.
Ariketa fisikoa sustatzea ere oso gomendagarria da. Horrek gehiegizko energia deuseztatzen du. Indar botatzearen ondorioz, haurrak nekatuago daude eta atentzio gehiago jartzen dute egiten ari diren horretan.
7- Denborak markatu horietara moldatzeko: Haurrei ariketa bat egiterako duten denbora markatu egin behar zaie. Zailagoak diren egitekoei denbora gehiago emango zaie, baina beti aldez aurretik adostua izango da denbora eta behin tarte hori amaitutakoan ez da minutu bat gehiago ere utziko berau bukatzeko. Sindrome honen pairatzaileek opari edo abantaila batzuk behar dituzte, inpultsibitateak eta hiperaktibitateak arreta galtzea errazten baitiete.
8- Atseden denborak ezarri: Gomendagarria da atsedenaldiak sarriro egitea. Egitekoak motzak eta askotarikoak izango dira, haurrak horiek arazoak baitituzte denbora luzeko ariketetan jarduteko. Egiteko batetik bestera pasatu aurretik atseden denbora bat egongo da edo beste ariketa batzuk proposatuko dira: ura edan, hurrengo ariketarako materiala prestatu, leihoa itxi edo ireki …
9- Haurrari mugitzeko aukerak eman: Haur horiek mugitzeko behar handia dute eta horretarako aukerak eman behar dizkiogu. Adibidez denbora motz batean klasetik joatea.
10 – Portaera desiragarria sustatzeko: Haurraren portaera egokiak errefortzatu egin behar dira. Hori publikoki egiteak asko motibatzen du haurra eta hurrengo egitekorako kemena ematen dio.
11- Portaera desegokiak ekiditeko: Haurrak atentzioa berarengan jartzeko erabiltzen dituen trikimailu guztiei ez ikusiarena egin behar diegu. Desafiatzen gaituztenean ez dugu beraien jokoan erori behar. Umeak gaitzesteko moduko zerbait egiten duenean esan egin behar diogu zer egin duen gaizki modu motz batean. Ondoren egin duen horren inguruan gogoeta egiteko denbora eskaini behar zaio.
12- Kontuz mehatxuekin: Mehatxatu aurretik ongi pentsatu egin behar duzuna.Ez da bide egokia. Gainera, ekintza hori imitatzen saiatuko da eta agian zure kontra joan daiteke. Beharrezkoa denean zigorra erabili; baina saiatu zigor-denbora ahalik eta motzena izaten eta egindako ekintza desegokia zuzentzera bideratua izatea.
13- Auto-estimua zaindu: Portaera egokia goraipatu, animatu, maitasunez zaindu, onespena erakutsi, bizkarrean zartadatxo bat eman … Ahal den einean ume horien arrakasta bilatu eta azpimarratu behar da. Orokorrean porrot askorekin bizi diren haurrak dira eta ezinbestekoa da beraientzat ahal duten arrakasta gehien lortzea.
Sindrome horren arazo larriena ez da sindromea bera, baizik eta auto-estima pertsonalean eragiten dituen zeharkako arazoak.
14 -  Erantzukizun txikiak eman eta errefortzatu: Argi definitutako lehentasunak edukitzeaz gain, irudimen handia eta mugitzeko beharra daukate. Behar horiek asetzeko haurrei erantzukizun txikiak ematea oso gomendagarria da: zuzendaritzara gauzak eramatea eta handik gelara gauzak ekartzea, leihoak itxi eta ireki … Ekintza horiek mugimenduan egotea eskatzen die, eta era berean, ariketatik ariketara dagoen tartean atseden hartzen laguntzen die, eta baliagarritasun zentzua ematen die.
15 – Helduaren ahotsaren tonua eta erritmoa oso garrantzitsua da: Haur horiei poliki hitz egin behar zaie, modu garbian eta era erlaxatuan. Lengoaia arruntagoa den heinean, bere ulermena errazagoa izango da. Hizkera bizia, alaia, animatua erabili.
16- Azterketen aurrean: Gabezia maila hori duten haurrek arreta gaitasun txikiagoa dute eta egoera baten aurrean egin behar duten ahalegina handiagoa da, horregatik, azterketetan gehiago nekatuko dira. Horren ondorioz, azterketetan galdera gutxiago jartzea gomendatzen da, edota azterketa bi alditan egitea.
17- Lankidetza, parte hartzea, elkarlana eskatu: Hezitzaile, guraso eta beste profesionalen arteko lankidetza eta koordinazioa ezinbestekoa da. Egoera bakoitzean aurrera eraman beharreko jarraibideak ongi ezagutu behar dira eta guztion ahaleginak batzen saiatu behar gara ume horiek egoki berrezteko.

 INFORMAZIO OSAGARRIA
Nahaste horren inguruan informazio osagarri gisa honako liburu hauek aurkitu ditzazu:
-  A.P.A: Manual diagnóstico y estadístico de los transtornos mentales (DSM-IV). Masson. Barcelona, 1994.
- BROWN T. E: Trastorno por Déficit de Atención y comorbilidades en niños, adolescentes
y adultos. Manson argitaletxea. 2003.
- FARRÉ-RIBA, A. eta NARBONA, J: "Escalas de Conners en la evaluación del trastorno
por déficit de atención con hiperactividad: nuevo estudio factorial en niños
españoles", in Revista de Neurologia, 25 (138), 200-204. 1997.
- GARCÍA PÉREZ, Manuel: ¡Soy hiperactivo-a! ¿qué puedo hacer?, Grupo Albor-
COHS argitaletxea, Bilbo, 1997.
- GIUSTI, E., HEYDL, P. eta JOSELEVICH, E: "AD/HD en la escuela: algunas consideraciones",
in Joselevich, E. (bild.): Síndrome de déficit de atención con y sin hiperactividadA.D/H.D. Paidós. Barcelona, 1999.
- GREEN, C. eta CHEE, K: El niño muy movido o despistado. Médici argitaletxea.
2000.

Horrez gain, badira nahaste horren inguruan laguntza handia eskaini dezaketen elkarteak.


ADAHIgi
Arreta Falta eta Hiperaktibitate
Elkartea-Gipuzkoa
Katalina Eleizegi kalea, 40-behea. 20009 DONOSTIA
Telefono-zk.: 943 459 594. E-maila: adahigi@wanadoo.es


AHIDA
Arreta falta eta inpultsibitatea duten
Hiperaktiboen Gurasoen Elkartea
Gorbeia Mendia kalea, 10-behea
48930 Getxo (BIZKAIA)
Telefono-zk.: 944 315 783
e-maila: ahida@telefonica.net


Arreta Falta, Hiperaktibitatea eta
Inpultsibitatea duten Haur eta Helduen
Elkartea
Vicente Abreu Margolariaren kalea, 7-behea
01008 VITORIA-GASTEIZ
Telefono-zk.: 945 213 943

e-maila: anadahi@euskalnet.net

0 comentarios:

Publicar un comentario